OnGi EtOrRi!!!

Gizarte globalizatu honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu , ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten zuen moduan " los aprendices se andamian ".

2010/05/05

TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN


Gizartea etengabe aldatzen doa; azken urteotan IKT-ek izugarrizko aurrerapena euki du gure artean.
Argi dago, irakaskuntzak ere inbertitu behar duela Teknologi Berrietan, atzean geratu nahi ez badu.

Gainera bultzatu nahi dugun irakaskuntza kooperatiboa lortzeko, teknologi berriak lagungarriak izan daitezke. Modu honetan, ikasleek informazioa, lanak... konpartitzeko aukera izango dute.

Haien artean eta irakaslearekin hurbiltasun gehiago egongo da eta laguntzeko jarrerak sustatuko dira; eta hori da irakaskuntza kooperatiboan eman behar den jokabidea.

Gizartea aurrera egin ahala, guk ezin dugu atzera begira!! Hona hemen aurkezpen bat,non azaltzen diren teknologi berriak hezkuntzan.

No hay comentarios: