OnGi EtOrRi!!!

Gizarte globalizatu honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu , ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten zuen moduan " los aprendices se andamian ".

Mostrando entradas con la etiqueta Gela kooperatiboak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gela kooperatiboak. Mostrar todas las entradas

2010/05/07

GELA ERA KOOPERATIBOAN ANTOLATUTA.




Gela era kooperatibo batean antolatzea ez da erraza. Ikasgelaren taldea “colectividad simple” bat izateari utzi behar dio, eta komunitate bat izatera pasa behar da.

·Argi izan behar dugu, ikasketa kooperatiboa, ikasleen talde txikiko erabilpen didaktikoa dela, horrela, beraien arteko interakzioa ahalik eta gehien, aprobetxatuko dugu, helburua, ikasle guztien ikasketa sustatzea. (Beraien artean).

– Ikasketa kooperatiboaren aurrekontu basikoak :
Kooperazioa eta laguntza era egokian ematen badira ikaskuntzan emaitza onak lortuko ditugu.

·Oso garrantzitsua da, taldean lan egiten ikastea. Era kooperatiboan antolatuta dagoen gela batean, nabarituko dugu, elkartasuna, konpromezu pertsonala eta taldeko konpromezua dagoela.

Gai honi buruz, Joan Domingo Peña eta Mª Pilar Almajano Pablos oso ondo azaltzen digute. Ikusi artikulua.

2010/05/05

ZERGAITIK DA BEHARREZKOA ELKARREKIN IKASTEA?


Jakin behar dugu, behar bereziak dituzten ikasleak gela arruntetan egotea, beste ikasleen ikaskuntza estimulatzen dutela. Batez ere, komunikazio gaitasuna garatzen delako.
Lortu behar dugu ikasle desberdinak elkarren arteko elkarbizitza lortzen , nahi eta beraien arteko diferentzia handia izan.
Saia da helburu hau lortzea baina posiblea da. Gaur egungo eskola inklusiboen oinarrizko helburua, haurretan zentratutako pedagogia da eta arreta eramaten duten pedagogia mota hau, azken finean, kalitatezko hezkuntza eta diskriminazioa baztertzeko pauso handia ematen du.

Argi ikusi ahal dugu, bideo honen bidez, kirol munduan, lortu izan dena eta orain gure eskuan dago eskola munduan lortu dena, mantentzea eta hobetzea pixkanaka pixkanaka.

2010/04/14

TALDE KOOPERATIBO ESPORADIKOAK.

· Gogoratu ikasketa kooperatiboa bi helburu dituela:

1) Ikasle talde osoa eduki eskolarrak ikastea
2) Lan taldean lan egiten ikastea.
·

· Taldeen hetereogeneitatea ezaguera iturri moduan kontsideratzen da eta ikasketarako estimulu moduan ere.

· Ikasleak lan talde homogeneoetan lan egitea ere garrantzitsua da, baina helburu eta denbora konkretu baterako.

· Taldeak egiteko, kontutan izaten da adina eta ikasleen esperientzia. Ikaslea gero eta helduagoa izan eta esperientzia gehiago izan, taldeak konponente gehio izan ahal ditu. Beraien arteko interakzio maximoa lortzeko hoberena da 4-5 pertsonako taldeak osatzea.

IKASKETA KOOPERATIBOA GELA BARRUAN.

· Ikasketa kooperatiboa , gure ikasleei irakasteko erabili ahal dugun errekurtso bat da.

· Proiektuak edo ikasketa kooperatiboa:

- Bi errekurtso hauek ez daude maila berdinean: gauza bat da erabiltzen ditugun estrategiak (proiektuka lan egitea), eta oso desberdina den beste gauza bat da, ikaskuntza eta ikasketaren prozesuaren estruktura, hau da, gela barruan nola daukagun lana antolatuta.


- Ikaskuntza eta ikasketaren prozesuaren estruktura honelakoak izan daiteke:

· Indibidualista.
· Lehiakorra.
· Laguntzailea.

- Poiektuka lan egiteko derrigorrezkoa edo beharrezkoa da lan egitea modu kooperatibo batean.

· Ikasketa kooperatiboaren estruktura ez du nahi eta nahiez lan indibiduala baliogabezten. Gela modu kooperatibo batean estrukturatua izan dezakegu eta talde lanetan lan ez egitea . Talde lanak eta banakako lanak ez dira bateraezinak diren errealitateak .