OnGi EtOrRi!!!

Gizarte globalizatu honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu , ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten zuen moduan " los aprendices se andamian ".

2010/05/13

Komunikazioa, Lan Taldearen Oinarria.


Lan taldean jarduteko komunikazioa da oinarrizko tresna besteak beste. Web orrialde honeta,lan taldean komunikazioak duen garrantzia eta kontutan hartu behar diren irizpideei buruz informatzen gaitu. Sartu eta informatu zaitez lan taldean era antolatu eta eraginkor batean aritzeko oinarrizko gaitasunari buruz, Komunikazioa

Izurdeak bizitzako lehenengo unetik elkarrekintzan ari dira

Bideo honen bidez, animaliak elkarrekintzan lan egiten dute bizitzako lehenengo unetik.kasu honetan izurdeen bizitzan oinarritzen dira, hauek elkar lan egiten dute beraien bizi - iraupena ziurtatzeko. Animaliak eta gizakiak aldentzen dira, hauen elkarrekintza aztertuz.


2010/05/12

Egungo Irakasleen Igurikapena



Word artxibo honetan lan taldeetan lan egiteraen abantailak, onurak eta jarraitu beharreko oinarrizko jarraibideei buruz hitz egiten da. Lan taldeak burutzen dituzten produktua kalitate handiagokoa izaten dira lan indibidualak baino. Partaide bakoitzak bere gaitasunaz baliatu eta gainontzekoekin nahasten bada, arrakasta izateko posbilitateak igotzen dira.
Lan taldean aritzeko , partaideen harremana, lan giroa, komunikazio ona eta errespetua garrantzia handia izango dute . kolaborazio prozesuari etekina ateratzeko.

2010/05/11

Talde lanetan agertzen diren arazoak

Talde lanetan lan egiten dugunean, oso normala da arazoak agertzea. Hori gertatzen da, guztiok desberedinak garelako, baina aldi berean, hori da taldeak aberatsa egiten duena.
Errezago izango zaigu, aurkitzen ditugun arazoei guztion artean aurre egitea. Hurrengo bideoan, talde lanetan lan egiterakoan ager ditzakeen arazoei buruz hizt egiten da modu dibertigarri batean.


2010/05/10

ANIZTASUN TRATAERAREN PLANGINTZA


Ikasle guztiak desberdinak direnez, gelan gizartean gertatzen den bezala aniztasun handia aurkitzen dugu (sexu, arraza, kultura, etnia...). Badakigu ez dela lan erraza aniztasunari aurre egitea baina aurkitzen ditugun oztopoak gainditzeko gida bat eskeintzen dizuegu, kulturaniztasunean jaritu behar den plangintza jakiteko edo behintzat, laguntza bezala erabiltzeko. Aniztasunari aurre egitea posiblea da!!

2010/05/09

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

Gela inklusiboak aurrera eramateko, ahaztu behar ez dugun beste aldagai bat irakasleen formakuntza da. Irakasle batek aula baten aurrean jartzeko prestatuta egon behar da, batez ere aula inklusibo baten aurrean, hetereogenitatea nagusitzen dela eta. Hurrengo bideoan, María Antonia Casanovak azaltzen du aipatu dugunaren garrantzia.


HAUR BATZUEN ESPERIENTZIA GELA INKLUSIBO BATEN BARRUAN.


Aurreko bideoarekin kontzeptu teorikoak argitu nahi nituen, bideo honen bidez, berriz, haur batzuen esperientzia ikustea da nire helburua. Irakasleen , familien... ikuspuntua ikusteko aukera dugu.


Esperientzia hau , Lima, Peru-ko inguru horretatik bizi diren familien esperientziak dira.

INKLUSIO GELAK DERRIGORREZKOAK DIRA, GAUR EGUNGO ESKOLETAN.



Bideo honen bidez, gela inklusiboen eredua ikusiko dugu. Adibide argi honekin, hezkuntza inklusiboaren aldaketa garrantzitsuenak ikusiko ditugu.

Andaluaziako juntakoek egindako bideo bat da, eta kontzeptu interesgarriak bertan ikusi ahal ditugu.

Gela inklusiboak, hezkuntza integratzailea, hezkuntza guztientzako, ... kontzeptu guzti hauei buruz bertan hitzegiten du, esaten digute, hezkuntza guztientzako dela, ez direla desberdintasunak egon behar, (sindrome down, beltza, elbarria...), denok ahal den neurrietan berdin tratatu behar ditugu eta behar duten guztia ematen saiatu behar dugu.

Ez da eskolako lana bakarrik, baizik eta, irakasleak, familiak, instituzioak... ere parte hartu behar dute.

2010/05/07

BIOLENTZIA GAUR EGUNGO ESKOLETAN!!!



" VIOLENCIA ESCOLAR" artikulu honetan , ikusi dezakegu , gaur egungo eskoletan, gero eta deigarriagoa direla bulling, biolentzia... kasuak. Orain dela urte batzuk, gai hauek izkutuagoak zeuden, baina gaur egun ... asko entzuten dira eta "alarma social" moduko bat sortarazten ari da.

Bitxia iruditu zaidan artikulu honetan, hainbat kontzeptu interesgarriak azaltzen dizkigula, adibidez: -"Biolentzia eskolarra" esaten dugunean berez zertaz ari gara hitzegiten?
- Zer dakigu eskoletan konportamendu antisozialei buruz?
-...
Uste dut lagungarria izan ahal dela artikulu hau irakurtzea, gaur egungo errealitatean gero eta gehiago ematen ari den gai bat delako eta jakin behar dugu , gai hauek, konpontzen.

GELA ERA KOOPERATIBOAN ANTOLATUTA.




Gela era kooperatibo batean antolatzea ez da erraza. Ikasgelaren taldea “colectividad simple” bat izateari utzi behar dio, eta komunitate bat izatera pasa behar da.

·Argi izan behar dugu, ikasketa kooperatiboa, ikasleen talde txikiko erabilpen didaktikoa dela, horrela, beraien arteko interakzioa ahalik eta gehien, aprobetxatuko dugu, helburua, ikasle guztien ikasketa sustatzea. (Beraien artean).

– Ikasketa kooperatiboaren aurrekontu basikoak :
Kooperazioa eta laguntza era egokian ematen badira ikaskuntzan emaitza onak lortuko ditugu.

·Oso garrantzitsua da, taldean lan egiten ikastea. Era kooperatiboan antolatuta dagoen gela batean, nabarituko dugu, elkartasuna, konpromezu pertsonala eta taldeko konpromezua dagoela.

Gai honi buruz, Joan Domingo Peña eta Mª Pilar Almajano Pablos oso ondo azaltzen digute. Ikusi artikulua.

2010/05/06

Animaliek ere kooperazioan eta taldeko lanean aritzen dira helburu komun bat lortzeko


Oraingoan inurriak dira protagonistak.Inurria gizakia bezala, kooperazio kontzeptua barneratuta dutela dirudi. Honako honetan, beraien bizimoduan zelan talde lanean aritzen diren eta guztiak helburu berdina duten azaldu egiten digu. Hortaz, inurri bakoitzak helburu berdina izango du baina lan zehatz bat burutu beharko du.Begira nolako antolaketa duten beraien bizi - iraupena kontrolatzeko.

Bideo hau, idazle ospetsu batzuek "cooperative learning" oinarritutako teoriak azaldu egiten ditu. Ingelerez duzue baina maila oso ulergarrian dago.
Slavin, veenman, Kenter, teorialariak abiapuntutzat, hezkuntza kooperatiboa ahalik eta lasterren ezartzera bultzatzen gaituzte.
Bideo honetan ikaskuntza kooperatiboaz infomatzen gaitu. Ikaskuntza mota hau definitzen du, zelako metodologia eranili behar den goripatzen du, dituen onurak ikasleengan eta emaitzetan azaldu egiten da.
http://www.youtube.com/watch?v=brmByv5A3cM

Hezkuntza kooperatibo eta elkarlanari buruz informatzen duen webgunea duzue hau. Hezkuntza kooperatiboa zer den eta zelan landu egiten den azaldu egiten du era argi eta esanguratsu batean.
Oinarrizko printzipioak aipatzen ditu, hezkuntza mota hau historian zehar defendatu dutenen teoriak aurkezten dira.Elkarreraginaren eta kooperazioaren arteko konparaketa egiten dute, zein giro den egokia hezkuntza hau jorratzeko, adibideak... Guzti hauek, webgune honen osagarr¡ak dira eta hezkuntza eredu honi buruz informazioa pairatu daiteke.
Egiaztatu eta eredu honi buruz zeozer berri ikasi !!!!!!!

AULAS INCLUSIVAS. "Un nuevo modo de enfocar y vivir el currículo"


Askotan aipatu dugu eskola inklusiboaren garrantzia, definizio eta iritzi desberdinak emanez. Kau honetan, "AULAS INCLUSIVAS" ( Susan eta William Stainback) izeneko liburua aurkezten dugu, informazioa zabaltzeko asmoarekin.

Liburu honetan, eskola inklusiboak nola bultzatu ahal diren irakasten digu curriculuma berria diseinatuz edo zegoena moldatuz.

Gainera, Estatu Batuetako eta Kanadako esperientziak aurkezten dizkigute curriculumaren moldaketa nola izan den ikusteko eta konprobatzeko aulak inklusiboak bultzatzea beharrezkoa eta posiblea dela.

Webgune honetan talde lanari buruz iritzi ezberdinak irakurtzeko eta zure iritzia emateko aukera duzu. Talde lanak sortzen dituen onurak ikasleengan, langileengan... informa zaitezke. Hemen duzue talde lana indartzen dituzten iritzi ezberdinak. Sartu zure iritzia eta indartu talde lanaren metodologiak!!!

2010/05/05

TALDE LAN BAT OSATZEN


Askotan, eskolan eta unibertsitatean gela barruan ekintzak burutzerakoan irakasleak talde lanarenbitartez egitea proposatzen du. Askotan, ekintza ez da ona ateratzen taldeak egiteagatik egin direlako. Irakaskuntza koopertaiboan talde lanan lan egitea eta talde lanetan lan egiten ikastea helburu garrantzitsu bat da. Gertatzen dena da, batzutan ez dugula ongi osatzen taldeak.

Artikulu txiki honetan, talde bat antolatzerakoan jarraitu behar ditugun irizpide batzuk ikus ditzakezue, ikasleak, egin beharreko lana, denbora...besteak beste kontuan hartuz.

ZERGAITIK DA BEHARREZKOA ELKARREKIN IKASTEA?


Jakin behar dugu, behar bereziak dituzten ikasleak gela arruntetan egotea, beste ikasleen ikaskuntza estimulatzen dutela. Batez ere, komunikazio gaitasuna garatzen delako.
Lortu behar dugu ikasle desberdinak elkarren arteko elkarbizitza lortzen , nahi eta beraien arteko diferentzia handia izan.
Saia da helburu hau lortzea baina posiblea da. Gaur egungo eskola inklusiboen oinarrizko helburua, haurretan zentratutako pedagogia da eta arreta eramaten duten pedagogia mota hau, azken finean, kalitatezko hezkuntza eta diskriminazioa baztertzeko pauso handia ematen du.

Argi ikusi ahal dugu, bideo honen bidez, kirol munduan, lortu izan dena eta orain gure eskuan dago eskola munduan lortu dena, mantentzea eta hobetzea pixkanaka pixkanaka.

Eskola Inklusiboak Alvaro Marchessi-ren arabera

Apostu handia egin behar dugu hezkuntza mota honetaz.

Zer dira eskola eta gela inklusiboak?
Gela honetan ikasle mota desberdinak elkarrekin ikasi dezakete. Ikasle mota desberdinak ; kontzeptuarekin , zera esan nahi dugu:

-Hezkuntza premia bereziko ikasleak.
-Ezintasun psikiko ikasleak.


DEF. Argiago bat:
-Eskolak izango da ikasleei adaptatuko dena: baliabide materialekin eta giza baliabideekin.
-Zentro hauen pedagogia haurretan oinarrituta daude.
-Eskolak guztientzat izango dira. Gela berdin batean ikasle guztiak egongo dira nahiz eta guztiak berdinak ez izan, denei emango zaie erantzun egoki bat.


Elkarrekin ikastea oso garrantzitsua denez; eskolak hurrengo aspektu batzuk kontutan izan behar ditu:
-Eskola komuna izan behar da, bere lagunek, anai-arrebak… joaten dira eskola bera eta bere adinari dagokion gelan egongo da.

-Eskolak eta hezkuntza sistemak saiatu behar dira errekurtso guztiak izaten ikasle guztiei erantzuna emateko.
-Hezkuntza premia bereziko ikasleak eskubide dute denek moduan , gelan parte hartzeko.




Alvaro Marchessik bideo honen bidez, argi azaltzen digu eskola inklusiboaren kontzeptua.

TEKNOLOGI BERRIAK HEZKUNTZAN


Gizartea etengabe aldatzen doa; azken urteotan IKT-ek izugarrizko aurrerapena euki du gure artean.
Argi dago, irakaskuntzak ere inbertitu behar duela Teknologi Berrietan, atzean geratu nahi ez badu.

Gainera bultzatu nahi dugun irakaskuntza kooperatiboa lortzeko, teknologi berriak lagungarriak izan daitezke. Modu honetan, ikasleek informazioa, lanak... konpartitzeko aukera izango dute.

Haien artean eta irakaslearekin hurbiltasun gehiago egongo da eta laguntzeko jarrerak sustatuko dira; eta hori da irakaskuntza kooperatiboan eman behar den jokabidea.

Gizartea aurrera egin ahala, guk ezin dugu atzera begira!! Hona hemen aurkezpen bat,non azaltzen diren teknologi berriak hezkuntzan.

2010/05/04

IKASKETA KOOPERATIBOAren DEFINIZIO ARGI BAT.



Modu labur batean , ondoren ikusi dezakezue ikasketa kooperatiboaren definizio txiki baina argi bat! .
Askotan kontzeptu asko erabiltzen ditugu gauzak azaltzerakoan eta ahaztu egiten dugu, kontzeptu simple batzuk azaltzen , zeinetan jende askok ez dituenak oso ondo ezagutzen, ulertzen, menperatzen...

Baita ere, ikasketa hitzaren definizioa agertuko da. Uste dut , oinarrizko bi kontzeptu hauek zer diren jakin behar ditugula.

Oso garrantzitzua da Jolas kooperatiboa Hezkuntza kooperatiboan lantzea ere !!


EHUko Psikologia Fakultatean Maite Garaigordobil irakaslea azalduko digu jolas kooperatiboaren munduan . Irakasle ona eta ospetsua da, zenbait sari berezi jaso ditu eta!.

Beranduago sormenezko jolas kooperatiboak garatzeko hainbat programa landu ditu konkretuki; 8-10 urteko haurrentzako.

Berak gertutik eta ondo ezagutzen duen mundu hau erakutsiko digu. Oso ondo ikusiko dugu, Maitek, nola azaltzen digun: "Sormenezko jolas kooperatiboen ezaugarriak, funtzioak, helburuak, burututako esperientziak eta lortutako emaitzak".

ZeR Da eSkOlA InKlUsIbOa?

Eskola inklusiboari buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?
Guztiontzat den eskola bat da, bazterketarik egin gabe. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak aberatsago egiten dute irakaskuntza prosezua.
Hurrengo bideoan, ikus dezakegu nola Rafa Mendiak azaltzen ditu eskola inklusiboari buruzko ikuspuntu nagusi batzuk modu labur batean.

HEZKUNTZA KOOPERATIBOAREN EREDU ARGI BAT!!

"FUCAC" SORTUTAKO HEZKUNTZA KOOPERATIBOAREN EREDU ARGI BAT IKSUDI DEZAKEGU, MARRAZKI BIZIDUNEN BIDEZ. "BRIGADA KOOPERATIBOA" HAUR ESKOLAKO HEZKUNTZA KOOPERATIBOA NOLA SORTU BEHAR DUGUN LAGUNDUKO DIGUTE. EREDU INTERESGARRIA IRUDITU ZAIT , IKASLEEKIN LANTZEKO, MODU DINAMIKO ETA MOTIBATZAILEAN.
Bideo honetan ikaskuntza kooperatiboak edo ikasleen arteko kolaborazioa sortzen dituen onurak eta abantailak agertzen dira era zehatz batean. Bideo laburra da baina edukiz josita.Onuragarria izan daiteke horrelako irakaskuntza bideratu nahi dutenentzako.Kolaborazioa da ikasleen arteko ikaskuntza bideratzen duen jarrera.

Ikas komunitateei buruzko bideoa daukazue hemen. Lekeitioko herri ikastolan aplikatzen den irakaskuntza mota argitzen da. Irakaskuntza hau bideratzen duen irizpide edo metodologietako bat ikasleen arteko kooperatibismoa da besteak beste. Ikus ezazue hezkuntzari buruzko bideo hau eta konparatu ezazue zuek ezagutzen duzuen hezkuntza motarekin.

2010/05/03

Aurkezpen honen bidez, eskola inklusiboen garrantzia goraipatzen da. Hauen helburuak argitzen dira, eskola inklusiboak eta guk ezagututako eskolak aldentzen dira. Bestalde, hezkuntza inklusiboa, zer den, abantailak, printzipioak,estrategiak, gela motak... azaldu egiten ditu. Era egokia eta erraza da eskola inklusiboari buruz zeozer gehiago ikasteko. IKASTETXEAK GUZTIENTZAT IZAN DAITEZEN SARTU ZAITEZ ET EGIN ESFORTSU BAT !!!!!!!!!!!!
Ikaskuntza Kooperatiboa da gure zeregina. Web orri honen bidez,ikaskuntza kooperatiboari buruz informazioa lortzeko bidea ireki nahi dizuegu . Etorkizun batean horrelako irakaskuntza bat jorratu nahi badugu, hona hemen, egokia iruditu zaigun informazioa iturria; curriculum programazioa , proiektu berriak, metodologia, dinamikak eta berri ugari... eskuragarri.
SARTU ETA PRESTATU ZAITEZ GURE ETORKIZUNEKO IRAKASKUNTZAN !!!



Metodologia elkarreragileak eta kooperatiboak ikasgelan


Guztiok hezkuntza jasotzeko eskubidea izan behar dugu. Egia da, gaurko gizarte aniztasunari aurre egiteko ikastetxeak eta irakasleek ikuspuntu eraginkorra bultzatu behar du ikasleei prestatzeko.
Helburu hori lortzeko, eskolak ikas estrategia batzuk proposatu dituzte, talde lana, ikaskuntza dialektikoa...besteak beste.
Hori da Nafarroan bultzatu den proiektua metodologiak elkarreragileak eta kooperatiboak ikasgelan sartzeko asmoarekin.

Aurtean, Gizarte Zientzian eta bere Didaktikan II, Pere Pujolás-ek idatzitako liburua " 9 ideas clave; El aprendizaje cooperativo" landu dugu. Liburu honetan bederatzi idei gakoak eskeintzen dizkigu gelan irakaskuntza-kooperatiboa lortzeko. Bertan, ikasleen artean elkarrekintzak sustatzearen garrantzia azaltzen du eta nola lor dezakegu praktikaren bidez (irakaslei) erakusten digute.
Gure ustez, liburu hau oso interesgarria da eta oso ondo, modu ulergarri batean azaltzen du eskola inklusiboaren garrantzia eta jarraitu behar diren bideak irakaskuntza kooperatiboa lortzeko.
Iruzkin honetan,Pere Pujolás-en liburuen aurkezpen(eskema) bat, diapositiben bidez eskeintzen dizuegu, lagungarria izan daiteke pentsatzen dugulako.

2010/05/02

IrAkAsKuNtZa kOoPeRaTiBoA


Irakaskuntza kooperatiboa ikasleen arteko elkarlanean oinarritzen da. Irakaskuntza mota honetan, burutzen diren ekintzak edo ariketak taldetan edo gutxienez binakan egiten dira, bakoitzak ikas dezan bere ikaskideen laguntzaz.
Guztiok dakigu ez dela lan erraza irakaskuntza kooperatiboa aurrera eramatea, lan handia egin behar da eta bidean aurkitzen ditugun zailtasunak gainditu behar dira (ikasleen desberdintasunak, adibidez).
Hemen irakaskunzta kooperatiboaz gehiago ikasteko, aurkezpen moduko bat eskeintzen dizkiegu,geletan irakaskuntza kooperatiboa modu desberdinetan lantzeko(Learning Together, Group Investigation, Student Team Learning... ereduak, besteak beste).