OnGi EtOrRi!!!

Gizarte globalizatu honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu , ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten zuen moduan " los aprendices se andamian ".

Mostrando entradas con la etiqueta kooperatiboa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kooperatiboa. Mostrar todas las entradas

2010/05/06

Animaliek ere kooperazioan eta taldeko lanean aritzen dira helburu komun bat lortzeko


Oraingoan inurriak dira protagonistak.Inurria gizakia bezala, kooperazio kontzeptua barneratuta dutela dirudi. Honako honetan, beraien bizimoduan zelan talde lanean aritzen diren eta guztiak helburu berdina duten azaldu egiten digu. Hortaz, inurri bakoitzak helburu berdina izango du baina lan zehatz bat burutu beharko du.Begira nolako antolaketa duten beraien bizi - iraupena kontrolatzeko.

Hezkuntza kooperatibo eta elkarlanari buruz informatzen duen webgunea duzue hau. Hezkuntza kooperatiboa zer den eta zelan landu egiten den azaldu egiten du era argi eta esanguratsu batean.
Oinarrizko printzipioak aipatzen ditu, hezkuntza mota hau historian zehar defendatu dutenen teoriak aurkezten dira.Elkarreraginaren eta kooperazioaren arteko konparaketa egiten dute, zein giro den egokia hezkuntza hau jorratzeko, adibideak... Guzti hauek, webgune honen osagarr¡ak dira eta hezkuntza eredu honi buruz informazioa pairatu daiteke.
Egiaztatu eta eredu honi buruz zeozer berri ikasi !!!!!!!

2010/05/03

Ikaskuntza Kooperatiboa da gure zeregina. Web orri honen bidez,ikaskuntza kooperatiboari buruz informazioa lortzeko bidea ireki nahi dizuegu . Etorkizun batean horrelako irakaskuntza bat jorratu nahi badugu, hona hemen, egokia iruditu zaigun informazioa iturria; curriculum programazioa , proiektu berriak, metodologia, dinamikak eta berri ugari... eskuragarri.
SARTU ETA PRESTATU ZAITEZ GURE ETORKIZUNEKO IRAKASKUNTZAN !!!



Metodologia elkarreragileak eta kooperatiboak ikasgelan


Guztiok hezkuntza jasotzeko eskubidea izan behar dugu. Egia da, gaurko gizarte aniztasunari aurre egiteko ikastetxeak eta irakasleek ikuspuntu eraginkorra bultzatu behar du ikasleei prestatzeko.
Helburu hori lortzeko, eskolak ikas estrategia batzuk proposatu dituzte, talde lana, ikaskuntza dialektikoa...besteak beste.
Hori da Nafarroan bultzatu den proiektua metodologiak elkarreragileak eta kooperatiboak ikasgelan sartzeko asmoarekin.

2010/04/29

Artikulo honetan, Antoniano ikastetxean, eskola kirol alorrean , talde lana eta partaideen kooperazioari buruz hitz egiten da. Talde lanaren garrantzia aipatzen da, eta partaide bakoitzak duen betebeharra gainontzekoenen bera izan behar dela aipatzen da. Lan kooperatiboa bai kirolan zein hezkuntan eta bizitzako beste arlo batzuetan sustazten dituen aztura eta baloreak oso garrantzitsuak dira. Hona hemen esandakoari buruzko artikulo bat.

2010/03/11


ONGI ETORRI!!!



Gizarte globaltasun honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikasgela bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu, ikasleak ikasleen arteko lana bultzatuz, eta elkarrekintzan oinarritzen diren metodologiak erabiliz.