OnGi EtOrRi!!!

Gizarte globalizatu honetan, hezkuntzak ardura handia dauka ikasleak hezterakoan. Aniztasun handia aurkitzen dugu eskola eta ikastola bakoitzean. Eskolak " inklusiboak " bihurtu behar ditugu denei heziketa berdina jasotzeko eskubidea eskeiniz. Denok denekin hezitu behar gara ikasle bakoitza bere ezaugarri bereziak izan arren. Horretarako, ikaskuntza kooperatiboari helduko diogu , ikasleak beraien artean ikaskuntza prozesua aurrera eraman behar dute, denok denekin. Bruner esaten zuen moduan " los aprendices se andamian ".

2010/05/09

HAUR BATZUEN ESPERIENTZIA GELA INKLUSIBO BATEN BARRUAN.


Aurreko bideoarekin kontzeptu teorikoak argitu nahi nituen, bideo honen bidez, berriz, haur batzuen esperientzia ikustea da nire helburua. Irakasleen , familien... ikuspuntua ikusteko aukera dugu.


Esperientzia hau , Lima, Peru-ko inguru horretatik bizi diren familien esperientziak dira.

INKLUSIO GELAK DERRIGORREZKOAK DIRA, GAUR EGUNGO ESKOLETAN.



Bideo honen bidez, gela inklusiboen eredua ikusiko dugu. Adibide argi honekin, hezkuntza inklusiboaren aldaketa garrantzitsuenak ikusiko ditugu.

Andaluaziako juntakoek egindako bideo bat da, eta kontzeptu interesgarriak bertan ikusi ahal ditugu.

Gela inklusiboak, hezkuntza integratzailea, hezkuntza guztientzako, ... kontzeptu guzti hauei buruz bertan hitzegiten du, esaten digute, hezkuntza guztientzako dela, ez direla desberdintasunak egon behar, (sindrome down, beltza, elbarria...), denok ahal den neurrietan berdin tratatu behar ditugu eta behar duten guztia ematen saiatu behar dugu.

Ez da eskolako lana bakarrik, baizik eta, irakasleak, familiak, instituzioak... ere parte hartu behar dute.

2010/05/07

BIOLENTZIA GAUR EGUNGO ESKOLETAN!!!



" VIOLENCIA ESCOLAR" artikulu honetan , ikusi dezakegu , gaur egungo eskoletan, gero eta deigarriagoa direla bulling, biolentzia... kasuak. Orain dela urte batzuk, gai hauek izkutuagoak zeuden, baina gaur egun ... asko entzuten dira eta "alarma social" moduko bat sortarazten ari da.

Bitxia iruditu zaidan artikulu honetan, hainbat kontzeptu interesgarriak azaltzen dizkigula, adibidez: -"Biolentzia eskolarra" esaten dugunean berez zertaz ari gara hitzegiten?
- Zer dakigu eskoletan konportamendu antisozialei buruz?
-...
Uste dut lagungarria izan ahal dela artikulu hau irakurtzea, gaur egungo errealitatean gero eta gehiago ematen ari den gai bat delako eta jakin behar dugu , gai hauek, konpontzen.

GELA ERA KOOPERATIBOAN ANTOLATUTA.




Gela era kooperatibo batean antolatzea ez da erraza. Ikasgelaren taldea “colectividad simple” bat izateari utzi behar dio, eta komunitate bat izatera pasa behar da.

·Argi izan behar dugu, ikasketa kooperatiboa, ikasleen talde txikiko erabilpen didaktikoa dela, horrela, beraien arteko interakzioa ahalik eta gehien, aprobetxatuko dugu, helburua, ikasle guztien ikasketa sustatzea. (Beraien artean).

– Ikasketa kooperatiboaren aurrekontu basikoak :
Kooperazioa eta laguntza era egokian ematen badira ikaskuntzan emaitza onak lortuko ditugu.

·Oso garrantzitsua da, taldean lan egiten ikastea. Era kooperatiboan antolatuta dagoen gela batean, nabarituko dugu, elkartasuna, konpromezu pertsonala eta taldeko konpromezua dagoela.

Gai honi buruz, Joan Domingo Peña eta Mª Pilar Almajano Pablos oso ondo azaltzen digute. Ikusi artikulua.

2010/05/06

Animaliek ere kooperazioan eta taldeko lanean aritzen dira helburu komun bat lortzeko


Oraingoan inurriak dira protagonistak.Inurria gizakia bezala, kooperazio kontzeptua barneratuta dutela dirudi. Honako honetan, beraien bizimoduan zelan talde lanean aritzen diren eta guztiak helburu berdina duten azaldu egiten digu. Hortaz, inurri bakoitzak helburu berdina izango du baina lan zehatz bat burutu beharko du.Begira nolako antolaketa duten beraien bizi - iraupena kontrolatzeko.

Bideo hau, idazle ospetsu batzuek "cooperative learning" oinarritutako teoriak azaldu egiten ditu. Ingelerez duzue baina maila oso ulergarrian dago.
Slavin, veenman, Kenter, teorialariak abiapuntutzat, hezkuntza kooperatiboa ahalik eta lasterren ezartzera bultzatzen gaituzte.
Bideo honetan ikaskuntza kooperatiboaz infomatzen gaitu. Ikaskuntza mota hau definitzen du, zelako metodologia eranili behar den goripatzen du, dituen onurak ikasleengan eta emaitzetan azaldu egiten da.
http://www.youtube.com/watch?v=brmByv5A3cM